XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta etengabeko eguneratze hau gauza dadin beharrezko diren bitartekoak eskaintzea hain zuzen ere Administrazioari dagokio.

Edozein eratako ikastarotara eginiko deietan izaten den erantzunak argi eta garbi adierazten du irakaslegoak arlo honetan duen ardura.

Hala ere aurrera jarrai aurretik, Euskadiko egoerari buruz beste erreflexio bat egitea beharrezkoa zaigu: Hezkuntza Bereziko gela askok ez dutela Pedagogia terapeutikan espezializaturiko irakaslerik.

Orain zioak aztertzea bidezkoa ez bada ere, hainbat ikastaro antolatu eta eskabideei erantzuteko nahikoa izan behar bazuketen ere, irakasle espezializatu gabe aurkitzen dira oraindik hainbat eta hainbat gela.

Horregatik irakaslearen prestakuntza bi eratara moldatu beharko da: - Pedagogia terapeutikako ikastaroak gehitu, ikastaro hauetan parte hartutako irakasleek ondoren Hezkuntza Bereziko geletan lan egin ahal izan dezaten bideak libre aurki ditzaten saiatuz.

- Hezkuntza lana zuzper eraziko eta heziera hutsuneak bete ditzaten ikastaro laburrago eta zehatzagoak eratu.

b) Hezkuntza Bereziko Zentru Koordinatzailea eta Talde Multiprofesionalak sortu.

Bi egitura hauen helburuak eta osaketa nahiko zehazturik geratu direnez, azterketa eta eztabaidek honako ondorio hauetara eraman gaituzte: Talde multiprofesionalak ez direla sortuko Zentru Koordinatzailea eratu aurretik.

Zentru Koordinatzaile honek 1982-83 ikasturtean ekin beharko dio lanari, aldi honetan bere lenenengo eta funtsezko helburua bikoitza delarik: - Hezkuntza Berezian eskolaturiko behar duten haur guztiak diagnostikatu eta aztertu, eskualde bakoitzeko Eskola bakoitzeko arazo eta beharrak ikusiz.

- Lehen talde multiprofesionalen lana sortu eta zuzendu.

Egitamu honetan, ez dugu talde multiprofesionalek atenditu beharko dituzten modulu eta eremurik ezartzerik nahi izan.